Itun Zaharra

Itun Berria

Job 23:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Gaur ere garratz kexatzen naiz,nekez eusten diet neure aieneei.

3. Ai, jakingo banu non aurkitu,bera dagoen lekuraino iristeko!

4. Nire auzia aurkeztuko nioke,aho bete argudioz aurkeztu ere.

5. Jakingo nuke zer erantzuten didan,ulertuko nuke zer duen niri esateko.

6. Bere indar guztia erabiliko ote luke nirekin eztabaidan?Gutxienez, arretaz entzun beharko lidake.

7. Orduan, berarekin zintzo eztabaidatueta behin betiko irabaziko nuke auzia.

Irakurri kapitulu osoa Job 23