Itun Zaharra

Itun Berria

Job 23:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Gaur ere garratz kexatzen naiz,nekez eusten diet neure aieneei.

3. Ai, jakingo banu non aurkitu,bera dagoen lekuraino iristeko!

4. Nire auzia aurkeztuko nioke,aho bete argudioz aurkeztu ere.

5. Jakingo nuke zer erantzuten didan,ulertuko nuke zer duen niri esateko.

6. Bere indar guztia erabiliko ote luke nirekin eztabaidan?Gutxienez, arretaz entzun beharko lidake.

7. Orduan, berarekin zintzo eztabaidatueta behin betiko irabaziko nuke auzia.

8. Baina ekialdera joan, eta ez dago han;mendebaldera jo, eta ez dut sumatzen.

9. Iparraldean ari bada, ezin dut atzeman,hegoaldean ezkutatzen bada, ez dut ikusten.

10. «Halere, badaki hark zein den nire jokabidea;proba nazala, urrea bezain garbi aterako naiz.

Irakurri kapitulu osoa Job 23