Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:4-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Gizakiagatik kexatzen ote naiz?Zergatik, bada, ez dut galduko pazientzia?

5. Jar iezadazue arreta. Txundituta,txintik esan gabe geldituko zarete.

6. Oroitzapen horrek neu ere izutu egiten nau,hotzikara sartzen zait gorputzean.

7. «Zergatik jarraitzen dute bizirik gaiztoek,zenbat eta zaharrago hainbat eta indartsuago?

8. Seme-alabak sendotuz doaz haien ondoan,kimu berriak hazten ikusteko aukera dute.

9. Haien etxeak, bakean eta beldurrik gabe:Jainkoaren zigorrik ez zaie iristen.

10. Haien zezenak huts egin gabe ernaltzen du,txahalik galdu gabe erditzen behia.

11. Umeei arkumeak bailiran uzten diete jolasean,haurrei dantzan.

12. Danbolin eta zitararen laguntzaz abestueta txistua joz egiten dute festa.

Irakurri kapitulu osoa Job 21