Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:16-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Ez al dute zoriona beren esku? Zergatik esan, orduan,“Ez nator bat gaiztoen egitasmoekin?”

17. «Sarri itzaltzen ote da gaiztoen kriseilua,sarri jausten ote ezbeharra haien gainera,sarri ematen ote Jainkoak zigorra bere suminean?

18. Halere, esan ohi da: “Izan bitez lastoa haizetan bezala,orbela zurrunbiloan bezala!”

19. Aitaren zigorra seme-alabei ematen omen die Jainkoak.Zigor dezala bera, konturatuko da!

20. Ikus dezala bere begiez hondamendiaeta edan Ahaltsuaren sumina!

21. Izan ere, zer axola zaizkio etxekoak, hil eta gero,bere hilabete-kopurua amaitu ondoren?

22. (Nork emango irakaspenak Jainkoari,zeruko izakien epaile ere bera delarik?)

23. «Hiltzen da bat sasoi-sasoian,zoriontsu eta lasaitasun betean;

24. saihetsak gantzez ongi beteta,hezurrak sendo eta indartsu.

25. Hiltzen da beste bat, atsekabez betea,zoriona sekula dastatu gabe.

26. Biak batera etzaten dira lurreaneta harrek estaltzen dituzte.

27. «Ongi ezagutzen ditut zuen gogoetaketa nire aurka dituzuen argudioak.

28. Badakit esaten duzuela:“Non da tiranoaren etxea, non gaiztoen egoitza?”

29. Zergatik ez diezue bidaiariei galdegiteneta haiek esandakoa kontuan hartzen?

30. Gaizkilea onik irteten da hondamendikoan,babesean egoten zigor-egunean.

31. Inork ez dio bere jokabidea aurpegiratzen,ezta merezi duena ematen ere.

32. Hilerrira eramaten dutenean,beila egiten dute haren hilobian.

33. Jende guztia doa haren atzetik segizioan,zenbatezina bildutakoen kopurua.Gozo zaio hilerriko lurra.

34. «Nola kontsolatu nahi nauzuezeuen erantzun faltsu eta hutsal horiekin?»

Irakurri kapitulu osoa Job 21