Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:14-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jainkoari esaten zioten: “Alde egizu guregandik,ez ditugu zure bideak ezagutu nahi eta.

15. Merezi al du Ahaltsuak zerbitza dezagun?Zer irabazten dugu berarengana joz?”

16. Ez al dute zoriona beren esku? Zergatik esan, orduan,“Ez nator bat gaiztoen egitasmoekin?”

17. «Sarri itzaltzen ote da gaiztoen kriseilua,sarri jausten ote ezbeharra haien gainera,sarri ematen ote Jainkoak zigorra bere suminean?

18. Halere, esan ohi da: “Izan bitez lastoa haizetan bezala,orbela zurrunbiloan bezala!”

19. Aitaren zigorra seme-alabei ematen omen die Jainkoak.Zigor dezala bera, konturatuko da!

20. Ikus dezala bere begiez hondamendiaeta edan Ahaltsuaren sumina!

21. Izan ere, zer axola zaizkio etxekoak, hil eta gero,bere hilabete-kopurua amaitu ondoren?

22. (Nork emango irakaspenak Jainkoari,zeruko izakien epaile ere bera delarik?)

23. «Hiltzen da bat sasoi-sasoian,zoriontsu eta lasaitasun betean;

24. saihetsak gantzez ongi beteta,hezurrak sendo eta indartsu.

25. Hiltzen da beste bat, atsekabez betea,zoriona sekula dastatu gabe.

Irakurri kapitulu osoa Job 21