Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:11-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Umeei arkumeak bailiran uzten diete jolasean,haurrei dantzan.

12. Danbolin eta zitararen laguntzaz abestueta txistua joz egiten dute festa.

13. Beren egunak gozo-gozo pasatueta lasai asko jaisten dira lurpera.

14. Jainkoari esaten zioten: “Alde egizu guregandik,ez ditugu zure bideak ezagutu nahi eta.

15. Merezi al du Ahaltsuak zerbitza dezagun?Zer irabazten dugu berarengana joz?”

16. Ez al dute zoriona beren esku? Zergatik esan, orduan,“Ez nator bat gaiztoen egitasmoekin?”

17. «Sarri itzaltzen ote da gaiztoen kriseilua,sarri jausten ote ezbeharra haien gainera,sarri ematen ote Jainkoak zigorra bere suminean?

18. Halere, esan ohi da: “Izan bitez lastoa haizetan bezala,orbela zurrunbiloan bezala!”

19. Aitaren zigorra seme-alabei ematen omen die Jainkoak.Zigor dezala bera, konturatuko da!

20. Ikus dezala bere begiez hondamendiaeta edan Ahaltsuaren sumina!

21. Izan ere, zer axola zaizkio etxekoak, hil eta gero,bere hilabete-kopurua amaitu ondoren?

Irakurri kapitulu osoa Job 21