Itun Zaharra

Itun Berria

Job 21:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Entzun arretaz nire hitzak,emadazue behintzat kontsolamendu hauxe.

3. Izan eroapena hitz egiten dudan bitartean,eta amaitzean, egin iseka, nahi baduzue.

4. Gizakiagatik kexatzen ote naiz?Zergatik, bada, ez dut galduko pazientzia?

5. Jar iezadazue arreta. Txundituta,txintik esan gabe geldituko zarete.

6. Oroitzapen horrek neu ere izutu egiten nau,hotzikara sartzen zait gorputzean.

7. «Zergatik jarraitzen dute bizirik gaiztoek,zenbat eta zaharrago hainbat eta indartsuago?

8. Seme-alabak sendotuz doaz haien ondoan,kimu berriak hazten ikusteko aukera dute.

9. Haien etxeak, bakean eta beldurrik gabe:Jainkoaren zigorrik ez zaie iristen.

Irakurri kapitulu osoa Job 21