Itun Zaharra

Itun Berria

Job 20:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Orduan, Naamako Tzofarrek hitz egin zuen:

2. «Urduri eta asaldaturik utzi nauzu,eta ezin egon erantzun gabe.

3. Iraindu nauen irakaspena entzun dut,baina hona zer erantzun behar dizudan.

4. «Ez al dakizu, betidanik,gizakia lurrean jarria izan denetik,

5. gaiztoen arrakasta laburra dela,sinesgabearen alaitasuna unetxo batekoa bakarrik?

6. Nahiz eta zeruraino hazi eta bere buruaz hodeiak ukitu,

7. zaborra bezala desagertuko da betiko;ikusten zutenek esango dute: Non da?

Irakurri kapitulu osoa Job 20