Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:4-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Huts egin dudala egia izanda ere,neuri bakarrik dagokit hutsa.

5. Lotsatzen nauena aurpegiratuz,ni baino hobeak zaretela uste baduzue,

6. jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatueta bere sarean bildu nauena.

7. Bidegabekeria horren aurka egin dut oihu,eta inork erantzun ez;laguntza eskatu, eta justiziarik ez.

8. Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik,nire ibilbideak ilunpetan utzi ditu.

9. Berak erantzi dit ohorea,berak kendu duintasunaren koroa.

10. Alde guztietatik jo nau, akabo!Zuhaitza bezala atera du nire itxaropena sustraitik.

11. Bere sumina piztu du ene aurka, etsaitzat hartu nauelarik.

12. Haren gudari-taldeak saldoan datoz,nireganaino iristeko bideak egineta oihal-etxola inguratu didate.

13. «Senideak urrundu egin ditu niregandik,lagunek ere arroztzat naukate.

Irakurri kapitulu osoa Job 19