Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:20-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Hezurra eta azala besterik ez naiz,ozta-ozta jarraitzen dut bizirik.

21. «Errukitu, errukitu nitaz, ene adiskideok,Jainkoak berak zauritu bainau!

22. Zergatik pertsegitzen nauzue zuek ere, Jainkoak bezala,zergatik ez zarete ni larrutzeaz aspertzen?

23. Ai, nire hitzak idatziak geldituko balira, liburuan ezarriak!

24. Edota burdinazko zizelaz eta berunazbetiko grabatuak haitzean!

25. «Nik badakit nire eskubidearen babeslea bizi dela,eta, azkenean, hautsetatik jasoko nauela.

26. Nire larruazal hau desegin ondoren,gorputzik gabe, Jainkoa ikusiko dut.

27. Neuk, bai, neuk ikusiko dut! Ez natzaio arrotz izango.Neure begiez ikusiko dut. Bihotza sutan dut ene barnean.

28. «Ni pertsegitzeko asmoa baduzue,gaitzaren sustraia niregan dagoelakoan,

29. izan ezpataren beldur,ezpatak zigortu egiten baititu erruak.Horrela jakingo duzue badela epaiketa bat».

Irakurri kapitulu osoa Job 19