Itun Zaharra

Itun Berria

Job 19:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Noiz arte atsekabetu behar nauzueeta zeuen hitzez zanpatu?

3. Dagoeneko gehiegi iraindu nauzue.Ez al zarete lotsatzen niri horrela erasotzeaz?

4. Huts egin dudala egia izanda ere,neuri bakarrik dagokit hutsa.

5. Lotsatzen nauena aurpegiratuz,ni baino hobeak zaretela uste baduzue,

6. jakizue Jainkoa izan dela nirekin bidegabe jokatueta bere sarean bildu nauena.

7. Bidegabekeria horren aurka egin dut oihu,eta inork erantzun ez;laguntza eskatu, eta justiziarik ez.

8. Berak itxi dit bidea, ez dut irtenbiderik,nire ibilbideak ilunpetan utzi ditu.

Irakurri kapitulu osoa Job 19