Itun Zaharra

Itun Berria

Job 17:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Arnasa amaitzen ari zait, bizia itzaltzen,hilobia daukat zain.

2. Isekariz inguratua nago,lorik ere egin ezinik haien lotsagabekeriaz.

3. Arren, Jainko, izan zeu nire bermatzaile;nor jarriko, bestela, nire alde?

4. Zuk kendu duzu zentzu ona horiengandik,ez utzi garaile atera daitezen.

5. “Gauzak lagunekin banatu nahi,eta seme-alabek begiak gosez ahuldurik”.

6. Jendeak esaera hori aurpegiratzen dit,denek listua botatzen aurpegira.

7. Begiak erreta ditut saminez,itzala baizik ez da nire gorputza.

8. Honek txunditu egiten du gizaki zuzena,errugabea sumindu egiten da maltzurraren aurka.

Irakurri kapitulu osoa Job 17