Itun Zaharra

Itun Berria

Job 16:11-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jende txarraren menpe utzi nau Jainkoak,gaiztoen eskuetara bota.

12. Lasai bizi nintzen, eta birrindu egin nau,lepotik heldu eta zati-zati egin,bere gezien jo-puntu bihurtu.

13. Bere geziez josi nau,errukirik gabe zulatu dit gorputzaeta lurrera isuri nire odola;

14. zauriz zulatu nau,gerlaria bezala oldartu zait gainera erasoan.

15. «Zakukiz estali dut larruazala,hautsetaraino makurtu nire burua.

Irakurri kapitulu osoa Job 16