Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:9-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Zer dakizu zuk guk ez dakigunik?Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?

10. Gure artean badago ile urdineko agurerik,zure aita baino adintsuagorik.

11. Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamenduaeta guk esaten dizkizugun hitz leunak?

12. Zergatik horrelako grina zeure barruan,begiak ere irten beharrean?

13. «Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra,hainbeste hitz darizula?

14. Nola izan liteke garbia gizakia?Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa?

15. Bere aingeruez ere ez bada Jainkoa erabat fidatzen,zeruak ere ez badira aski garbi haren begietan,

16. are gutxiago gizaki nardagarri eta usteldua,ura bezala gaiztakeria edaten duena!

17. «Entzun azaldu behar dizudana,ikusi dudana adieraziko dizut,

18. jakintsuek arbasoengandik jasoeta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena

19. —haiei bakarrik eman zitzaien lurraldeaeta beren artean ez zuten atzerritarrik izan —.

20. Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen,mugatuak ditu tiranoak urteak.

21. Hots beldurgarriak entzuten ditu,bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;

22. ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,ezpata baitu bere zain.

Irakurri kapitulu osoa Job 15