Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:24-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;

25. Jainkoaren kontra altxatu baitu eskuaeta Ahaltsuari egin erronka,

26. buruz aurrera oldartuz haren aurka,ezkutu sendoa babes harturik.

27. Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,

28. hondatutako hirietan biziko da,bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.

29. Ez da aberats luzaroan izango,ez ditu ondasunak lurrean gehituko.

30. Ez du ilunpeetatik ihes egingo,sargoriak ihartuko dizkio kimuak:Jainkoaren arnasak desagerraraziko du.

31. Ez bedi fida itxura engainagarriaz,horixe izango du ordainsari eta.

32. Garaia baino lehen egingo du harenak,ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.

33. Heldu gabe fruituak erortzen zaizkion mahastia bezala izango da,loreak galtzen dituen olibondoa bezala.

34. Agorra da sinesgabeko jendea,suak suntsituko ditu bustitzaileen etxeak.

Irakurri kapitulu osoa Job 15