Itun Zaharra

Itun Berria

Job 15:17-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. «Entzun azaldu behar dizudana,ikusi dudana adieraziko dizut,

18. jakintsuek arbasoengandik jasoeta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena

19. —haiei bakarrik eman zitzaien lurraldeaeta beren artean ez zuten atzerritarrik izan —.

20. Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen,mugatuak ditu tiranoak urteak.

21. Hots beldurgarriak entzuten ditu,bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;

22. ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik,ezpata baitu bere zain.

23. Saien harrapakin izango da,badaki ilunpea duela bere zoria.

24. Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute,erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;

25. Jainkoaren kontra altxatu baitu eskuaeta Ahaltsuari egin erronka,

26. buruz aurrera oldartuz haren aurka,ezkutu sendoa babes harturik.

27. Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,

28. hondatutako hirietan biziko da,bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.

29. Ez da aberats luzaroan izango,ez ditu ondasunak lurrean gehituko.

30. Ez du ilunpeetatik ihes egingo,sargoriak ihartuko dizkio kimuak:Jainkoaren arnasak desagerraraziko du.

31. Ez bedi fida itxura engainagarriaz,horixe izango du ordainsari eta.

32. Garaia baino lehen egingo du harenak,ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.

Irakurri kapitulu osoa Job 15