Itun Zaharra

Itun Berria

Job 13:15-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Bai, hil egingo nau. Ez dut ezer espero,neure jokabidea haren aurrean defendatzea izan ezik.

16. Hori bera izango dut salbabide,sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu.

17. Entzun, entzun ene hitza,sar dadila zuen belarrietara ene azalpena.

18. Prestatu dut neure defentsaeta badakit errugabe geldituko naizela.

19. Ba al da nirekin eztabaidan hasi nahi duenik?Ni isildu eta hiltzeko zorian nago.

20. «Ene Jainko, bi gauza bakarrik eskatzen dizkizuteta ez naiz zure aurretik ezkutatuko:

21. zeure atzaparra nire gainetik kentzeaeta zeure izuaz ni ez ikaratzea.

22. Gero, zuk hitz egin eta nik erantzungo dizut,edota nik hitz egin eta zuk erantzungo.

23. Zenbat dira nire erruak eta bekatuak?Erakuts iezadazu ene okerkeria eta bekatua.

Irakurri kapitulu osoa Job 13