Itun Zaharra

Itun Berria

Job 12:16-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Berak ditu indarra eta arrakasta,berarenak dira engainatua eta engainatzailea.

17. Boterea kentzen die kontseilarieieta burutik nahasten epaileak;

18. agintearen ezaugarriak kentzen erregeeieta loturik eramaten preso;

19. aginpidea kentzen die apaizeieta boterean finko daudenak iraultzen;

20. hizlari trebeak mututu egiten ditueta zaharrei sena kentzen;

21. mespretxua botatzen du handikien gaineraeta ahaltsuak indarge uzten;

22. ilunpeetako sakonena agerrarazten dueta itzalik beltzenak argitara ateratzen;

23. herriak altxarazten ditu, eta gero hondatu;nazioak hedarazi, eta gero desegin;

24. buruzagiei sena kentzen dieeta biderik gabeko eremuetan galbideratzen;

25. iluntasun beltzean dabiltza itsumustuaneta mozkorrak legez zabunkarazten ditu Jainkoak.

Irakurri kapitulu osoa Job 12