Itun Zaharra

Itun Berria

Job 11:8-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zeruak baino garaiagoa da: zer egingo duzu?Leizeak baino sakonagoa: nola ezagutuko duzu?

9. Lurra baino luzeagoa da,itsasoa baino zabalagoa.

10. Etorri, norbait preso hartueta auzitara eramaten badu Jainkoak,nork eragotziko dio?

11. Ezagutzen baitu hark gizakiaren faltsukeria,ikusten du gaiztakeria, baita kontuan hartu ere.

12. Basastoa gizaki bihurtzean,burugabea zentzatuko orduan.

13. «Zeure burua zentzatzen baduzueta zeure eskuak Jainkoarengana hedatzen,

14. egindako gaiztakeria urrutiratzen baduzueta maltzurkeria zuregan egoten utzi ez,

15. orduan tente eraman ahal izango duzu burua;ongi oinarritua, ez zara ezeren beldur izango.

16. Ez zara zeure atsekabeaz aurrerantzean oroituko,igarotako ura bezala izango da zuretzat.

Irakurri kapitulu osoa Job 11