Itun Zaharra

Itun Berria

Job 10:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Altxatzen badut, berriz, lehoiak bezala harrapatuko nauzu,zure balentriak nire kontra berreginez,

17. berriro ene aurka erasoz,nireganako are amorru handiagoz,etengabe zure gudarosteak nire kontra bidaliz.

18. «Beraz, zergatik irtenarazi ninduzun sabeletik?Hil banintz, inork ez nindukeen ikusiko,

19. izan ez banintz bezala,sabeletik hilobira eramana izango.

20. Hain dira urriak nire egunak!Utz nazazu bakean, pozalditxo bat izan dezadan,

21. itzulerarik gabe joan aurretikilunpe eta herio-itzalen herrialdera,

Irakurri kapitulu osoa Job 10