Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 9:15-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».

16. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ea, egin dei emakume erostariei!Aurkitu trebeenak, eta betoz!»

17. Bai, datozela bizkor,abes dezatela erosta guregatik!Urtu bitez gure begiak malkoz,gerta bitez blai betazalak negarrez!

18. Erosta-kantua dator Siondik:«Ai ene, galduak gara!Hau lotsa gurea!Geure lurraldea utzi egin behar,geure etxetik botatzen gaituzte!»

19. Entzun, emakumeok,Jaunaren mintzoa,entzun arretaz haren hitzak.Irakatsi alabei erosta,auzokoei negar-kanta:

20. «Herioa leihoetatik sartu zaigu,jauregietaraino iritsi da.Haurrak garbitu ditu kaleetan,gazteak plazetan».

21. Mezu hau adieraztekoagindu dit Jaunak:«Giza gorpuak zabalduta daudelurrazalean simaurra bezala,lasto-sortak igitarien atzean bezala,eta ez ditu inork biltzen».

22. Honela dio Jaunak:«Ez bedi harrojakintsua bere jakinduriaz,ez indartsua bere indarraz,ezta aberatsa erebere aberastasunaz.

23. Harrotu nahi duena,harro bedi honetaz:ni ezagutzeko aski argi izateaz,ni, Jauna,solidaritatea, justizia eta zuzenbideamunduan ezartzen dituena.Horiek ditut atsegin.Nik, Jaunak, esana».

24. Jaunak dio: «Badator, gorputzean bakarrik erdainduak direnak zigortuko ditudan eguna:

25. egiptoar, judatar, edomdar, amondar, moabdar eta beduino guztiak. Izan ere, herri horiek, eta Israelek berak, ez dute ezarri bihotzean itunaren seinale den erdainkuntza».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 9