Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 9:11-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Zergatik hondatu da lurraldea?Zergatik erreeta basamortu bihurtu,inor ez bizitzeko moduan?Non dahau ulertuko duen jakintsua?Nori argitu dio Jaunak?Adieraz dezala.

12. Jaunak erantzun: «Nik emandako legea bazter utzi eta nire mintzoa aditu eta jarraitu ez dutelako gertatu da hori.

13. Aitzitik, beren joera gaiztoen ondoren, gurasoengandik hartutako Baalen ondoren, ibili dira.

14. Horregatik, honela diot nik, Israelen Jainkoak: Herri honi belarmina emango diot jateko, ur pozoitua edateko.

15. Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».

16. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ea, egin dei emakume erostariei!Aurkitu trebeenak, eta betoz!»

17. Bai, datozela bizkor,abes dezatela erosta guregatik!Urtu bitez gure begiak malkoz,gerta bitez blai betazalak negarrez!

18. Erosta-kantua dator Siondik:«Ai ene, galduak gara!Hau lotsa gurea!Geure lurraldea utzi egin behar,geure etxetik botatzen gaituzte!»

19. Entzun, emakumeok,Jaunaren mintzoa,entzun arretaz haren hitzak.Irakatsi alabei erosta,auzokoei negar-kanta:

20. «Herioa leihoetatik sartu zaigu,jauregietaraino iritsi da.Haurrak garbitu ditu kaleetan,gazteak plazetan».

21. Mezu hau adieraztekoagindu dit Jaunak:«Giza gorpuak zabalduta daudelurrazalean simaurra bezala,lasto-sortak igitarien atzean bezala,eta ez ditu inork biltzen».

22. Honela dio Jaunak:«Ez bedi harrojakintsua bere jakinduriaz,ez indartsua bere indarraz,ezta aberatsa erebere aberastasunaz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 9