Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 9:1-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ai, basamortuan egonlekuaaurkituko banu,neure herria utzieta harengandik urruti bizitzeko!Desleialak baitira guztiak,traidore hutsak denak.

2. Beti prest daude gezurrerako,gezi-uztai tenkatua bezalahaien mihia.Gezurra da nagusi herrialdean,eta ez egia.Jaunak dio:«Gero eta okerrago dabiltza,ez naute aintzat hartzen.

3. Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,ez fidatu senideaz ere,senideak senideariiruzur egiten baitio,lagunak lagunari kalumnia.

4. Elkar engainatzen dute,inork egiarik esaten ez;gezurretan trebatu dituzte mihiak.Gaiztotuak daude,ez dira zuzentzeko gauza.

5. Gogorkeria gogorkeriaren gain,faltsukeria faltsukeriaren gain,eta ni ez naute aintzat hartu nahi».

6. Horregatik,honela dio Jaun ahalguztidunak:«Aztertu egingo ditut eta probatu;esku hartuko dut, bai,neure herriarengaiztakeriaren aurka.

7. Gezi hilgarri dira horien mihiak,faltsukeria darie ahotik.Lagunarentzat bake-hitzak dituzte,baina barrenean zelatakasmatzen ari dira.

8. Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?Nik, Jaunak, esana».

9. Negar eta intziri egingo dutmendiak direla eta;deitore, larre-zelaiak direla eta:erreak gelditu baitira eta hutsik;ez da ardirik beeka entzuten,hegazti eta abereakihesi joanak dira.

10. Jaunak dio:«Jerusalem harri-pila bihurtuko duteta txakal-zulo;Judako hiriak hondamendi,bizilagunik gabe gelditzeraino».

11. Zergatik hondatu da lurraldea?Zergatik erreeta basamortu bihurtu,inor ez bizitzeko moduan?Non dahau ulertuko duen jakintsua?Nori argitu dio Jaunak?Adieraz dezala.

12. Jaunak erantzun: «Nik emandako legea bazter utzi eta nire mintzoa aditu eta jarraitu ez dutelako gertatu da hori.

13. Aitzitik, beren joera gaiztoen ondoren, gurasoengandik hartutako Baalen ondoren, ibili dira.

14. Horregatik, honela diot nik, Israelen Jainkoak: Herri honi belarmina emango diot jateko, ur pozoitua edateko.

15. Sakabanatu egingo ditut, ez hauek, ez hauen gurasoek ezagutu ez dituzten nazioen artean; etsaia bidaliko diet atzetik ezpatarekin, denak suntsitu arte».

16. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ea, egin dei emakume erostariei!Aurkitu trebeenak, eta betoz!»

17. Bai, datozela bizkor,abes dezatela erosta guregatik!Urtu bitez gure begiak malkoz,gerta bitez blai betazalak negarrez!

18. Erosta-kantua dator Siondik:«Ai ene, galduak gara!Hau lotsa gurea!Geure lurraldea utzi egin behar,geure etxetik botatzen gaituzte!»

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 9