Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 8:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Nire nahigabeakez du erremediorik,eroria dut bihotza.

19. Lurralde guztian entzuten ditutnire herriaren aieneak:«Ez al dago Sionen Jauna?Ez al dago bertan beraren erregea?»Eta Jaunak erantzun:«Eta zuek, zergatik iraindu nauzuezeuen idoloekin,zentzugabekeria arrotz horiekin?»

20. Herriak, berriz:«Uztaroa igaro da, uda amaitu,baina guretzat salbaziorik ez».

21. Neure herria jo duenhondamenaz nago jota,goibel eta izuak hartuta.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 8