Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 6:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egizue ihes Jerusalemdik,benjamindarrok,jo turuta Tekoan,egin seinaleak Bet-Keremen,iristear baitagoiparraldetik ezbeharra,izugarrizko hondamendia.

2. Sion,neskatxa lirain eta atsegin hori,zureak egin du!

3. Hortxe sartzen dira etsaiak,artzainak artaldeekin bezala:txabolak jartzen dituzteinguru guztian,nor bere larreaz jabetuz.

4. Honela diote:«Deklara diezaiogungerra Jerusalemi!Ea, eraso diezaiogun egun-argiz!Baina, tamalez, eguna beherantz doa,arratsaldeko itzalak luzatuz.

5. Ea, bada! Eraso diezaiogun gauez!Eraits ditzagun horren jauregiak!»

6. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ebaki zuhaitzak,egin betelana Jerusalemi erasotzeko.Hiria zigortzea erabaki dut,zapalkuntza baita nagusi bertan.

7. Putzuari ura dario,eta Jerusalemi gaiztakeria.Indarkeri eta bidegabekeri hotsaentzuten da bertan,kolpeak eta zauriakbegi aurrean beti.

8. Zentza zaitez, Jerusalem,zuregandik urrun ez nadin,basamortueta bizilagunik gabeko lurraldebihur ez zaitzadan».

9. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Bildu bizirik gelditutakoisraeldarrak,bat bera utzi gabe,biltzaileekmahats-mordoak bezala».

10. Orduan, esan nuen:«Nori hitz egingo diot?Norengana jo, entzun diezadan?Sorgortuta daude,ez dira entzuteko gauza.

11. Baina ni ere Jaunaren suminazbetea nago,ezin diot gehiago eutsi».Jaunak esan zidan:«Isuri sumina kaleetanumeen eta gazteen gain.Senar eta emazteak,zahar eta agureak,denak eramango dituzte.

12. Haien etxe, alor eta emazteakarrotzen eskuetara aldatuko dira.Bai, herrialde honetakojendearen aurkaluzatuko dut eskua.Hala diot nik, Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 6