Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:61-64 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

61. Honela esan zion, bada, Seraiasi: «Babiloniara iristean, irakurri hitz horiek denen aurrean.

62. Bukatutakoan, erantsi: “Jauna, esana duzu toki hau desegingo duzula, hutsik, gizaki nahiz abererik gabe utzi eta betiko hondatuko duzula”.

63. Behin liburua irakurriz gero, ezarriozu harri bat eta bota Eufrates ibaira,

64. esanez: “Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik”».Hemen amaitzen dira Jeremiasen mezuak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51