Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:59-64 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

59. Mandatu bat eman zion Jeremias profetak Neriasen seme eta Mahseiasen biloba Seraiasi, Judako errege Sedekiasen laguntzaileari, erregearekin batera Babiloniara joan zenean. Sedekiasen erregealdiko laugarren urtea zen.

60. Jeremiasek idatziak zituen liburu batean Babiloniaren gain etortzekoa zen hondamendiaren xehetasun guztiak, Babiloniaren kontra hemen idatzitako mehatxuak, alegia.

61. Honela esan zion, bada, Seraiasi: «Babiloniara iristean, irakurri hitz horiek denen aurrean.

62. Bukatutakoan, erantsi: “Jauna, esana duzu toki hau desegingo duzula, hutsik, gizaki nahiz abererik gabe utzi eta betiko hondatuko duzula”.

63. Behin liburua irakurriz gero, ezarriozu harri bat eta bota Eufrates ibaira,

64. esanez: “Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik”».Hemen amaitzen dira Jeremiasen mezuak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51