Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:52-64 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

52. Baina Jaunak dio:«Badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialde guztian ariko dira intzirikalarriki zaurituak.

53. Babilonia zeruraino igoko balitz ere,bere gotorlekuagoi hartan sendotuko balu ere,bertaraino helduko liratekebidaliko dizkiodan suntsitzaileak.Nik, Jaunak, esana».

54. Babiloniatik deiadarka laguntza eske:izugarrizko hondamena herrialdean!

55. Babilonia suntsitzen ari da Jauna,haren garrasiak isilaraziz;itsaso haserrearen olatu-burrunbadirudite haren oihu larriek.

56. Bai, badator suntsitzaileaBabiloniaren aurka:preso hartzen dituzte gudariak,guda-indarrak porrokatzen.Gaiztakeria zigortzen duenJainkoa da Jauna,nori bere merezia ematen diona.

57. Hau dio Erregeak,izena «Jaun ahalguztidun» duenak:«Mozkortu egingo dituthango agintari eta jakintsuak,gobernari, buruzagi eta gudariak;betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.

58. Babiloniako harresi lodiakzeharo eroriko dira,ate garaiak suak kiskaliko ditu.Alferrik ahalegintzen dira herriak,suak desegingo baititu haien lanak.Nik, Jaun ahalguztidunak, esana».

59. Mandatu bat eman zion Jeremias profetak Neriasen seme eta Mahseiasen biloba Seraiasi, Judako errege Sedekiasen laguntzaileari, erregearekin batera Babiloniara joan zenean. Sedekiasen erregealdiko laugarren urtea zen.

60. Jeremiasek idatziak zituen liburu batean Babiloniaren gain etortzekoa zen hondamendiaren xehetasun guztiak, Babiloniaren kontra hemen idatzitako mehatxuak, alegia.

61. Honela esan zion, bada, Seraiasi: «Babiloniara iristean, irakurri hitz horiek denen aurrean.

62. Bukatutakoan, erantsi: “Jauna, esana duzu toki hau desegingo duzula, hutsik, gizaki nahiz abererik gabe utzi eta betiko hondatuko duzula”.

63. Behin liburua irakurriz gero, ezarriozu harri bat eta bota Eufrates ibaira,

64. esanez: “Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik”».Hemen amaitzen dira Jeremiasen mezuak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51