Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:28-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Deitu nazioak gerra santura:mediarren errege,buruzagi eta gobernariak,eta menpeko herri guztiak.

29. Lurra dar-dar dago ikaraz,Jaunak bere egitasmoaBabiloniaren aurka burutzean:Babilonia basamortu bihurtu,bizilagunik gabe utzi.

30. Babiloniako gudaririk bulartsuenekuko egin diote borrokari,beren gotorlekuetan babestuz.Kemena galdurik,emajende dirudite.Hiriko ateak bota dituzte,etxeak sutan daude.

31. Lasterka datoz mezulariakbata bestearen ondo-ondotik,Babiloniako erregeariberri ematera:“Etsaiek alderik aldekonkistatu dute hiria”,

32. “Ibaietako pasabideez jabetu dira”,“Ontziak erre egin dituzte”,“Gudariak izuak hartuta daude”.

33. «Nola larraina gari-jotzean,hala geratuko daBabilonia hiri ederra:denbora gutxi barrubere egiteen uzta jasoko du.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak,Israelen Jainkoak».

34-35. Honela mintzo da Siongo jendea,honela dio Jerusalemgo herriak:«Nabukodonosorrek,Babiloniako erregeak,nire aberastasunak jan,dena zurrupatueta hustutako platera bezalautzi nau.Herensugeak bezala irentsi,nire gauzarik preziatuenezsabela beteeta bota egin nau.Jauna, jo beza Babiloniaberak niri eginiko bortxakeriak,jaus bedi babiloniarren gainisuri duten nire odola!»

36. Beraz, honela dio Jaunak:«Neuk defendatuko dut zure auzia,neure gain hartuko zure mendekua:Babiloniako ibaiak hustuko ditut,iturburuak agortuko.

37. Harri-pila eta txakal-zulobihurtuko da Babilonia,hondamendi eta jendearen iseka-gai:bizilagunik gabe utziko dut.

38. Orroka ari dira denak batera,lehoiak bezala;kurrinka, lehoikumeak bezala.

39. Bero-bero daudenean,edaria prestatuko diet,burua galtzeraino mozkortuko ditut:betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.Hala diot nik, Jaunak.

40. Hiltegira eramango ditut,bildotsak, ahariaketa akerrak bezala».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51