Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:14-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jaun ahalguztidunak zin dagibere buruarengatik:«Matxinsaltoak bezain ugarierakarriko dut jendea zure aurka,garaipen-kanta abestuko dutezure gain».

15. Jaunak bere ahalmenazegin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,bere adimenaz zabaldu zerua.

16. Haren aginduzurak zeruan pilatzen dira,hodeiak zerumugan gora igotzen,erauntsiak tximistaka lehertzen,haizea bere gordelekuetatikateratzen.

17. Orduan,gizaki oro zoraturik gelditzen da,ulertezinik:zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,

18. zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.

19. Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!

20. Jaunak dio:«Babilonia,nire mailu izana zara,nire guda-tresna!Txikitu ditut zurekin nazioak,txikitu erreinuak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51