Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela dio Jaunak:«Haize zakarra ateraraziko dutBabilonia eta hango bizilagunguztien aurka.

2. Etsaiak bidaliko ditutBabiloniaren aurka:garia bezala haizeratuko duteeta herrialde osoa hustuko.Zoritxar-egunean,alde guztietatik erasoko diote.

3. Alferrik tenkatuko duarkulariak uztaia,alferrik jantziko bular-babeskia.Ez diete barkatuko gudariei,erabat suntsituko dute gudarostea.

4. Asko hilko dirababiloniar herrialdean,asko zaurituak gertatuko kaleetan.

5. Babiloniar herriakhoben larria egin duIsraelgo Santuaren aurka;izan ere,Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,beren Jainko Jaun ahalguztidunagabe gelditu.

6. «Egin ihes Babiloniatik,eutsi nork bere biziari!Ez bedi inor gal haren erruz.Nire mendeku-eguna baita,eta hari bere merezia emango diot.

7. Eskuan nuen Babilonia,urrezko kopa bezala,mundu guztia mozkorrarazteko.Edan dute nazioek ardo honetatik,eta zoraturik gelditu dira.

8. Bat-batean, ordea, erorieta txiki-txiki egin da Babilonia.«“Egin intziri berarengatik, lagunok!Bila sendagaiak haren zaurientzat,ea sendatzen den”.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51