Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 51:1-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela dio Jaunak:«Haize zakarra ateraraziko dutBabilonia eta hango bizilagunguztien aurka.

2. Etsaiak bidaliko ditutBabiloniaren aurka:garia bezala haizeratuko duteeta herrialde osoa hustuko.Zoritxar-egunean,alde guztietatik erasoko diote.

3. Alferrik tenkatuko duarkulariak uztaia,alferrik jantziko bular-babeskia.Ez diete barkatuko gudariei,erabat suntsituko dute gudarostea.

4. Asko hilko dirababiloniar herrialdean,asko zaurituak gertatuko kaleetan.

5. Babiloniar herriakhoben larria egin duIsraelgo Santuaren aurka;izan ere,Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,beren Jainko Jaun ahalguztidunagabe gelditu.

6. «Egin ihes Babiloniatik,eutsi nork bere biziari!Ez bedi inor gal haren erruz.Nire mendeku-eguna baita,eta hari bere merezia emango diot.

7. Eskuan nuen Babilonia,urrezko kopa bezala,mundu guztia mozkorrarazteko.Edan dute nazioek ardo honetatik,eta zoraturik gelditu dira.

8. Bat-batean, ordea, erorieta txiki-txiki egin da Babilonia.«“Egin intziri berarengatik, lagunok!Bila sendagaiak haren zaurientzat,ea sendatzen den”.

9. Honela diozue:“Saiatu gara Babilonia sendatzen,baina alferrik.Utz dezagun, beraz, eta alde eginnork bere lurraldera.Haren gaitzespena zerurainokoa da,hodeiak ditu ukitzen”.

10. Nire herriak esango du:“Garbitu du Jaunak gure auzia!Zatozte, adieraz dezagun SionenJaunak, gure Jainkoak, egina”».

11. Zorroztu geziak,hartu babeskiak!Mediarren erregeakzirikatu ditu Jaunak,Babilonia hondatzekoasmoa burutzeko.Jaunaren mendekua da,tenplua hondatu zutenenkontrako mendekua.

12. Egin erasorako seinaleaBabiloniako harresien aurka;sendotu guardia-postuak,ugaritu zaintzaileak,jarri gudariak zelatan.Izan ere, Jaunak badu asmo bat,Babiloniako bizilagunen aurkairagarria,eta burutu egingo du orain.

13. Babilonia hori,bi ibai handiren artean zaude,aberastasun handiak dituzu!Iritsi zaizu, ordea, azkena,akabo zure irabaziak!

14. Jaun ahalguztidunak zin dagibere buruarengatik:«Matxinsaltoak bezain ugarierakarriko dut jendea zure aurka,garaipen-kanta abestuko dutezure gain».

15. Jaunak bere ahalmenazegin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,bere adimenaz zabaldu zerua.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 51