Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 5:26-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Izan ere,gaizkileak bizi dira nire herrian,zelatan daude ehiztariak bezala;sareak jartzen dituzteeta gizakiak harrapatzen.

27. Nola zorroa txoriz,hala betetzen dituzte etxeaklapurtutakoaz;horrela egiten dirahandi eta aberats,

28. gizen eta guri.Horien gaiztakeriak ez du neurririk:ez dute umezurtzareneskubiderik zaintzen,ez eta behartsuenauzia defendatzen.

29. Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?Hala diot nik, Jaunak.

30. Gauza beldurgarri eta izugarriakari dira gertatzen herrialde honetan.

31. Profetek gezurra dute iragartzen,apaizek beren nahierara irakasten,eta nire herria bere horretan lasai!Baina zer egingo duzueazkena iristean?»

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 5