Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 5:22-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Honela diot nik, Jaunak:Ez didazue begirunerik izango?Ez zarete nire aurrean ikaratuko?Neuk jarri diot hondartzaitsasoari mugatzat,inoiz gaindituko ez duen mugatzat;harrotzen da eta orro egiten,baina ezin du muga hautsi,ez gainditu.

23. Baina zuekherri hezikaitza eta desleiala zarete;niregandik urruti joan zarete.

24. Ez duzue zeuen baitan esaten:“Errespeta dezagun Jauna,geure Jainkoa!Berak bidaltzen dizkigugaraian garaiko euriak,berak zaintzen uzta biltzeko sasoiak”.

25. Zuen erruek, aldiz,nahastu egin dute ordena hau;zeuen bekatuengatikez zarete lurreko ondasunezgozatzen.

26. Izan ere,gaizkileak bizi dira nire herrian,zelatan daude ehiztariak bezala;sareak jartzen dituzteeta gizakiak harrapatzen.

27. Nola zorroa txoriz,hala betetzen dituzte etxeaklapurtutakoaz;horrela egiten dirahandi eta aberats,

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 5