Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zoazte Jerusalemgo kaleetanbarrena, begira ongi eta ikertu,bilatu hango plazetan,ea aurkitzen duzuen bakar batjustizia dagienik,leialtasunez jokatzen duenik;hala balitz,barkatuko lioke Jaunak hiriari.

2. Baina, «Ala Jauna!» esatean ere,gezurretan egiten dute zin.

3. Zuk, Jauna, jende leiala nahi duzu.Jo zenituen,baina ez zuten damurik izan;ia akabatu, baina ez ziren zentzatu.Harkaitza bezain gogor aurpegia,ez zuten onbideratu nahi izan.

4. Orduan, pentsatu nuen:Jakina, jende arrunta da,buru gutxikoa;ez dute ezagutzen Jaunaren bidea,beren Jainkoaren agindua.

5. Jo dezadan handikiengana,beraiei hitz egiteko;haiek bai ezagutuko dutelaJaunaren bidea,beren Jainkoaren agindua.Baina era berean hautsi dute denekJaunaren uztarria,eten harekiko lokarriak.

6. Horregatik,basoko lehoiek zaurituko dituzte,basamortuko otsoek txikituko;lehoinabarrak zelatan daudehaien hiri inguruan,handik irteten diren guztiaksarraskitzeko.Izan ere,asko baitira haien errebeldiak,izugarri larriak haien desleialkeriak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 5