Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 49:12-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Honela dio Jaunak: «Israelek berak ere, zigor-kopatik edan behar izan zuen, bidezko ez izan arren; eta zuk, Edom, zigorretik aske geldituko zarela uste al duzu? Ez horixe! Edan beharko duzu zuk ere zigor-kopatik.

13. Neure buruarengatik dagit zin: Botzra hiria hondamen eta eremu, madarikazio eta iseka-gai bihurtuko da, haren menpeko hiriak hondakin betiereko. Nik, Jaunak, esana».

14. Jaunarengandiko deia entzun diogunazioetara bidalitako mandatariari:«Bil zaitezte, joan Edomen aurka!Jaiki borrokarako!»

15. Hau dio Jaunak:«Horra nik zunazioetan ahulena bihurtu,guztientzat mespretxagarri.

16. Jendeak beldurra zizun,handiustea zenuen zeure baitan:horrek engainatu zaitu.Harkaitz artean bizi zara, bai,mendi-tontorrei itsatsia;baina, arranoak bezala,zeure habia goi-goianegingo bazenu ere,bota egingo zintuzket handik.

17. «Edom hondamen bihurtuko dut: handik igaroko diren guztiak izu-ikaraturik geldituko dira, halako hondamendia ikustean.

18. Jaunak Sodoma, Gomorra eta inguruko hiriak erraustu zituenean bezala, ez da han aurrerantzean gizakirik biziko. Hala diot nik, Jaunak.

19. «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut edomdarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarriko hangobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?

20. Entzun, bada, nik, Jaunak,Edomen aurkahartu dudan erabakia,Temango jendearen aurkamamitu dudan egitasmoa:haien haurrak erearkumeak bezala eramango dituzte,lurraldea erabat hondatuko.

21. Edomen erorketaren burrunbaklurra dardararaziko du,garrasiakItsaso Gorriraino entzungo.

22. Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,Botzraren gainera hegoak zabalduz.Egun hartan,indargabe geldituko diraEdomgo gudariak,emakumea erdiminetan bezala».

23. Damaskorentzat mezua:«Hamat eta Arpad hiriaknahasturik daude,albiste ikaragarria jaso baitute.Itsaso gaiztoa bezala,asaldaturik, egonezinik daude.

24. Damasko leher egina dago,ihes egin nahian,ikarak hartuta,estuasun eta oinazetan,emakumea erdiminetan bezala.

25. Ai! Hara bertan behera utziahalako ospea eta alaitasunazituen hiria!

26. Egun hartan,gazteak kaleetan eroriko dira,gudari guztiak hilko.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 49