Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 49:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunaren mezua amondarrentzat:«Ez ote Israelek seme-alabarik?Ez ote oinordekorik?Nola jabetu dira, bada,Gaden lurraldeaz amondarrak,Milkom jainkoaren gurtzaileak?Nola bizi dira horiekisraeldarren hirietan?

2. Hala diot nik, Jaunak:Badator garaia,amondarren Raba hiriburuanguda-irrintzia entzungo dena.Hiriburua hondakin-pilabihurtuko da,haren menpeko hiriak erre egingo.Israel berriro jabetuko dakendu zioten lurraldeaz.Hala diot nik, Jaunak.

3. «Egin intziri, Hexbongo bizilagunok:Suntsitua dago Ai hiria!Egin garrasi, Raba inguruko hiriok!Hartu dolu-jantzia, jo hiletak,harresi inguruan harat-honat ibiliz!Milkom jainkoa erbestera doa,bere apaiz eta buruzagiekin.

4. Zertan harrotu zeure haran joriaz,hiri galdu hori?Zeure ondasunetan fidatzen zinen,inor ez zelazuri erasotzeko gauza pentsatuz.

5. Izu-ikara bidaliko dizut, bada,alde guztietatik.Nork bere aldetikemango dio ihesari,eta inor ez sakabanatuak biltzeko.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

6. «Baina ondoren, aldatuko dut amondarren zoria. Nik, Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 49