Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 45:2-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Jaunak, Israelen Jainkoak mezu bat eman dit zuretzat, Baruk.

3. Honela ari zara zeurekiko: “Ai ene! Nireak egin du! Nahigabea besterik ez dit ematen Jaunak! Akitua nago negar-zotinka, inondik ere atsedenik ez!”

4. Hona Jaunaren mezua zuretzat: “Neuk eraikia, neuk eraisten dut; neuk landatua, neuk erauzten, eta hori mundu guztian.

5. Eta zu, asmo handien atzetik? Ez egin ametsik! Zorigaitza bidaliko dut bizidun guztien gainera; zu, ordea, bizirik aterako zara, edonora zoazela ere. Nik, Jaunak, esana”».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 45