Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 41:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Gedaliasekin Mitzpan zeuden judatarrak eta gudari babiloniarrak ere hil egin zituzten.

4. Baziren bi egun Gedalias hila zela, gertatuaren berri artean inork ez jakin arren.

5. Horretan, laurogei gizon etorri ziren Sikem, Xilo eta Samariatik, bizarra moztuta, jantziak urratuta eta gorputza zauriz beteta, tenpluan eskaintzeko labore-opariak eta intsentsua zekartzatela.

6. Ismael atera zitzaien bidera negar-zotinka eta, haiengana heltzean, esan zien:—Zatozte Ahikamen seme Gedalias ikustera.

7. Baina hirira sartu bezain laster, Ismael eta beronen gizonek hil egin zituzten eta putzu batera bota.

8. Haietako hamar gizonek, ordea, esan zioten Ismaeli:—Ez gaitzazu hil! Garia, garagarra, olioa eta eztia daukagu gordeta landetan.Eta Ismaelek ez zituen hil beste lagunekin batera.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 41