Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 41:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zazpigarren hilean, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin, Gedalias ikustera. Elkarrekin otordua egiten ari zirela,

2. Ismaelek eta berekin zituen hamar gizonek, jaiki, ezpataz jo eta hil egin zuten Gedalias, Babiloniako erregeak Judako gobernari ezarria.

3. Gedaliasekin Mitzpan zeuden judatarrak eta gudari babiloniarrak ere hil egin zituzten.

4. Baziren bi egun Gedalias hila zela, gertatuaren berri artean inork ez jakin arren.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 41