Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 4:23-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Begiratu dut lurrera,eta dena nahasmendu da;begiratu zerura,eta dena iluntasun.

24. Begiratu dut mendietara,eta dardaraz daude;muinoetara, eta denak dantzan.

25. Begiratu, eta gizakirik ez da,hegazti guztiak alde eginak dira.

26. Begiratu, eta baratzea basamortu,hiri guztiak errauts.Jaunak egin du hori,Jaunak, bere haserre-suminaz.

27. Honela dio Jaunak:«Lur guztia erraustua izango da,baina ez erabat deuseztatua.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 4