Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 37:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Josiasen seme Sedekias Judako errege ezarri zuen, Joiakimen seme Jekoniasen ordez.

2. Baina ez erregeak, ez funtzionarioek, ez herriko jendeak, inork ez zuen aditu nahi izan Jaunak Jeremias profetaren bidez adierazitako mezua.

3. Sedekias erregeak Xelemiasen seme Jukal eta Maaseias apaizaren seme Sofonias bidali zituen Jeremias profetagana, eskabide honekin: «Otoitz egiozu gure alde Jaunari, gure Jainkoari».

4. Garai hartan Jeremias eragozpenik gabe zebilen herritarren artean, ez baitzuten oraindik preso hartu.

5. Bitartean, faraoiaren gudarostea Egiptotik atera zen. Hori jakitean, Jerusalem inguraturik zeukaten gudari babiloniarrak, erasoari utzirik, urrundu egin ziren hiritik.

6. Orduan, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion

7. eta, Judako erregeari Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzun hau emateko agindu zion, kontsulta egitera bidalitako mandatarien bidez: «Laguntzera etorri zaizuen faraoiaren gudarostea laster itzuliko da Egiptora.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 37