Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 28:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Urte hartan bertan, Sedekiasen erregealdiko laugarren urtean, bosgarren hilean, Hananias profetak, jatorriz Gabaongoa zen Azurren semeak, Jeremiasekin topo egin zuen tenpluan, eta apaizen eta jende guztiaren aurrean esan zion:

2. —Hau dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: «Apurtu egingo dut Babiloniako erregearen uztarria,

3. eta bi urteren buruan itzularazi egingo ditut toki honetara, Nabukodonosor erregeak bertatik hartu eta Babiloniara eraman zituen tenpluko tresnak.

4. Eta Jekonias, Judako errege Joiakimen semea, eta Judatik Babiloniara erbesteraturik joandako guztiak ere itzularazi egingo ditut, zeren apurtu egingo baitut Babiloniako erregearen uztarria. Nik, Jaunak, esana».

5. Jeremias profetak honela erantzun zion Hananias profetari tenpluan bilduta zeuden apaizen eta herriaren aurrean:

6. —Amen! Hala egingo ahal du Jaunak! Beteko ahal ditu zuk iragarritako hitzak eta itzularaziko tenpluko tresnak eta erbesteratu guztiak!

7. Baina entzun ongi zuri eta herri osoari esaten dizuedan hau:

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 28