Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 26:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Josiasen seme Joiakim Judako errege izaten hasi zen garaian, Jaunak agindu hau eman zion Jeremiasi:

2. «Zaude tenpluko atarian zutik, eta hitz egin Judako hirietatik Jauna gurtzera tenplura datozen guztiei. Hots egin zehatz-mehatz haiei esateko agindu dizkizudan hitzak, bakar bat ere utzi gabe.

3. Agian adituko dizute eta beren jokabide okerretik bihurtuko dira. Horrela baldin bada, damutu egingo naiz eta ez dut beteko beraien egite gaiztoengatik ematea pentsatua dudan zigorra.

4. Adierazi nire, Jaun honen, mezu hau: Ez badidazue aditu nahi, nik emaniko legearen arabera jokatuz,

5. ez badiezue jaramonik egiten behin eta berriro, etengabe, bidaltzen dizkizuedan neure zerbitzari profeten esanei —eta benetan zuek ez didazue aditu nahi—,

6. Xiloko kultu-lekuari eman nion tratu bera emango diot tenplu honi; hiri hau, berriz, nire madarikazioaren adierazgarri izango da munduko nazio guztientzat».

7. Apaizak, profetak eta jende guztia Jeremiasi entzuten zeuden, tenpluan hitzaldi hau egiten ari zen bitartean.

8. Eta Jaunak esateko agindu zion guztia bota zuenean, apaizek, profetek eta jendeak heldu egin zioten, esanez: «Heriotza-zigorra merezi duk!

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 26