Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 25:8-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. «Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak: Nire hitzak aditu nahi izan ez dituzuelako,

9. iparraldeko herriei eta Babiloniako errege Nabukodonosor nire zerbitzariari deituko diet herrialde honen aurka, eta hemengo bizilagunen eta inguruko herrien aurka bidaliko. Erabat suntsituko ditut eta betiko eremu eta hondakin bihurtuko, jendearen iseka-gai.

10. Desagerraraziko ditut zuen artetik poz-alaitasunezko oihuak, senar-emaztegaien kantu alai eta atseginak, errota-hotsa eta kriseiluaren argia.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 25