Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 23:36-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Ez aipatu berriro “Jaunaren mezua (zama)”; bestela, hitz horiek izango dira zama, erabiltzen dituenarentzat. Izan ere, aldrebes ulertu dituzue zuek Jainko bizi, Jaun ahalguztidun eta Israelgo Jainkoaren hitzak.

37. «Honela esango diozu profetari: “Zer erantzun dizu Jaunak? Zer iragarri?”

38. Baina, aipatzea debekatu nizuen “Jaunaren mezua (zama)” esaka jarraitzen baduzue,

39. hara nik esan: Zama bezala jaso eta neuregandik urrun jaurtiko zaituztet zuek eta zuen gurasoei eman nien hiria.

40. Eta zuen gain botako ditudan lotsa eta desohorea sekulakoak izango dira, inoiz ere ahaztezinak».

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 23