Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 23:23-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Jaunak dio:«Gertutik bakarrik ikusten duenJainkoa ote naiz?Ez ote naiz, bada,urrutitik ikusteko gauza?

24. Norbait ezkuturik ezkutueneangordeta ere,ez ote dut nik ikusiko?Ez al dakizue, bada,zeru-lurrak betetzen ditudala?Hala diot nik, Jaunak.

25. «Entzun dut nire izenean gezurrak iragartzen dituzten profeta horiek esaten dutena: “Ametsa izan dut, ametsa izan dut”.

26. Noiz arte horrela? Zer dute buruan profeta horiek, gezurra eta beren burutazio hutsalak iragartzeko?

27. Elkarri kontatzen dizkioten ametsez, nire herria nitaz ahaztera bultzatu dute, beraien arbasoek, Baalengana joz, ahaztu ninduten bezala.

28. «Ametsa duen profetakadieraz beza amets bezala;nire hitza hartu duenak, berriz,iragar beza zehatz-mehatz.Ez nahastu lastoa alearekin!

29. Nire hitza sua bezala da,harkaitza txikitzen duenmailua bezala.Hala diot nik, Jaunak.

30. «Horregatik, hona hemen ni, nire hitzak elkarri lapurtzen dizkioten profeten kontra. Hala diot nik, Jaunak.

31. Hona hemen ni, mihiari eragin eta iragarpenak botatzen diharduten profeten kontra.

32. Hona hemen ni, gezurrezko ametsen zale diren profeten kontra; ametsak kontatuz, desbideratu egiten dute nire herria beren gezur eta neurrigabekeriez. Ez ditut nik bidali, ez diet nik ezer agindu. Horregatik, ez diote inolako onik egiten herri honi. Nik, Jaunak, esana».

33. Jaunak esan zion Jeremiasi: «Jendeak edo profeta nahiz apaizen batek, “Jaunaren mezua (zama)” zein den galdetzen badizu, erantzun honela: “Zeuek zarete zama, eta Jaunak jaurti egingo zaituzte”.

34. Eta apaiz edo profeta nahiz herrikoren batek “Jaunaren mezua (zama)” esaten badu, zigortu egingo ditut bera eta bere etxekoak.

35. Zeuen artean hitz egitean, esan honela elkarri: “Zer erantzun du Jaunak? Zer iragarri?”

36. Ez aipatu berriro “Jaunaren mezua (zama)”; bestela, hitz horiek izango dira zama, erabiltzen dituenarentzat. Izan ere, aldrebes ulertu dituzue zuek Jainko bizi, Jaun ahalguztidun eta Israelgo Jainkoaren hitzak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 23