Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 23:11-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jaunak dio:«Apaiz eta profetak erefedegabe bihurtu dira,neure tenpluan bertan ereaurkitu dituthorien gaiztakerien aztarnak.

12. Horregatik,beraien bidea labainkor egingo dut:ilunpera bultzatuak,bertan eroriko dira.Zoritxarra bidaliko diet gainerakontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.

13. «Samariako profeten arteanzentzugabekeria ikusi dut:Baalen izenean hitz egiten duteeta nire herri Israel desbideratzen.

14. Jerusalemgo profeten artean, ordea,higuingarritasunak ikusi ditut:adulterioan eta gezurretan bizi dira,gaizkileak bereneanindartzen dituzte,gaiztakeriatik bihur ez daitezen.Niretzat, bai profetak,bai Jerusalemgo bizilagunakSodoma eta Gomorraren parekobihurtu dira».

15. Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak profeten aurka:«Belarmina emango diet jateko,ur pozoitua edateko,Jerusalemgo profetengandikzabaldu baitafedegabekeria lurralde guztira».

16. Hau dio Jaun ahalguztidunak:«Israeldarrok, ez egin jaramonikprofeta hauen hitzari,amets hutsalezbetetzen baitizuete burua.Beraien kasketako irudipenakazaltzen dizkizueteeta ez nik agindutakoak.

17. Hauxe diotsemespretxatzen nautenei:“Jaunak dio:Dena ongi joango zaizue”;eta beren joera gaiztoeisetati jarraitzen dietenei:“Ez zaizue okerrik gertatuko”.

18. Baina horietatik nork ezagutu dunire asmo gordea?Nork ikusi du,nork entzun nire hitza?Nork egin dio arreta,nork jaramon?»

19. Hara, ekaitza bezala lehertu daJaunaren haserrea,haize-erauntsiak bezala astintzen du,zurrunbiloka dabilerrudunen buru gainean.

20. Jaunaren haserrea ez da baretukohartu duen erabakia burutu arte.Egunen bateanjabetuko zarete, bai, horretaz.

21. Jaunak dio:«Ez ditut nik bidali profeta horiek,eta, hala ere, lasterka doaz;ez diet nik hitzik esan,eta, hala ere,nire izenean ari dira hitz egiten.

22. Ezagutu izan balutenire asmo gordea,nire hitzakiragarriko zizkioketen herriari,beraren bide okerretikitzularaziko zuketen,beraren egintza txarretatik».

23. Jaunak dio:«Gertutik bakarrik ikusten duenJainkoa ote naiz?Ez ote naiz, bada,urrutitik ikusteko gauza?

24. Norbait ezkuturik ezkutueneangordeta ere,ez ote dut nik ikusiko?Ez al dakizue, bada,zeru-lurrak betetzen ditudala?Hala diot nik, Jaunak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 23