Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 23:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hau dio Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzen eta galtzen uzten duten artzainak!»

2. Beraz, hau diotse Jaunak, Israelgo Jainkoak, herria gidatzen duten artzainei: «Zeuek sakabanatu eta jaurti dituzue nire ardiak eta ez zarete haietaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko dizkizuet zeuen jokaera txarrarengatik. Hala diot nik, Jaunak.

3. Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak, sakabanatu nituen herrialde guztietatik. Beren larreetara ekarriko ditut berriro, hazi egingo dira eta erruz ugalduko.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 23