Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremias 23:1-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hau dio Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzen eta galtzen uzten duten artzainak!»

2. Beraz, hau diotse Jaunak, Israelgo Jainkoak, herria gidatzen duten artzainei: «Zeuek sakabanatu eta jaurti dituzue nire ardiak eta ez zarete haietaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko dizkizuet zeuen jokaera txarrarengatik. Hala diot nik, Jaunak.

3. Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak, sakabanatu nituen herrialde guztietatik. Beren larreetara ekarriko ditut berriro, hazi egingo dira eta erruz ugalduko.

4. Ongi zainduko dituzten artzainak ezarriko dizkiet, inoiz ere beldur eta izu ez daitezen eta bat ere gal ez dadin. Nik, Jaunak, esana».

5. Jaunak dio:«Begira, badator garaia,Davidi legezko ondorengoaernearaziko diodana.Zentzuz gobernatuko duenerregea izango da,eta zuzenbidea eta justiziaezarriko ditu herrialdean.

6. Haren erregealdianJuda salbatua izango da,Israel seguru biziko.“Jauna gure salbamena”emango diote izen».

7. Jaunak dio: «Garai berria dator. Garai horretan, jendeak ez du honela zin egingo: “Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atera zituena!”;

8. baizik eta beste era honetan: “Ala Jauna, israeldarrak iparraldetik eta sakabanatu zituen herrialde guztietatik atera eta beraien lurraldera bizitzera ekarri dituena!”»

9. Profetei buruz.Lehertzen daukat bihotza barnean,hezurretaraino dagit dardara.Mozkor baten antzera sentitzen naiz,ardoak menderatutakoaren antzera,Jaunarengatiketa beronen hitz santuarengatik.

10. Adulteriogilez betea baitagoherrialdea,jende guztiagaiztakeriara doa lasterka,okerkerian galtzen dituzte indarrak.Horregatik, doluz dago lurra,madarikaziopean lurraldea,lehor landako larreak.

11. Jaunak dio:«Apaiz eta profetak erefedegabe bihurtu dira,neure tenpluan bertan ereaurkitu dituthorien gaiztakerien aztarnak.

12. Horregatik,beraien bidea labainkor egingo dut:ilunpera bultzatuak,bertan eroriko dira.Zoritxarra bidaliko diet gainerakontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.

13. «Samariako profeten arteanzentzugabekeria ikusi dut:Baalen izenean hitz egiten duteeta nire herri Israel desbideratzen.

14. Jerusalemgo profeten artean, ordea,higuingarritasunak ikusi ditut:adulterioan eta gezurretan bizi dira,gaizkileak bereneanindartzen dituzte,gaiztakeriatik bihur ez daitezen.Niretzat, bai profetak,bai Jerusalemgo bizilagunakSodoma eta Gomorraren parekobihurtu dira».

15. Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak profeten aurka:«Belarmina emango diet jateko,ur pozoitua edateko,Jerusalemgo profetengandikzabaldu baitafedegabekeria lurralde guztira».

16. Hau dio Jaun ahalguztidunak:«Israeldarrok, ez egin jaramonikprofeta hauen hitzari,amets hutsalezbetetzen baitizuete burua.Beraien kasketako irudipenakazaltzen dizkizueteeta ez nik agindutakoak.

Irakurri kapitulu osoa Jeremias 23